Urriaren 22an eta 23an izango da Ordiziarrock jaialdiaren 18. edizioa
Badator Ordiziarrock jaialdiaren 18. edizioa, eta beste behin ere, maila goreneko musikariak eta estilo anitzekoak, ekarriko ditu jaialdiak; Oki Moki, BAMMS, Ezpalak, Noir Socha, Sua eta Grises, horiexek osatzen dute aurtengo kartela. Datari dagokionez, bat ez, bi eguneko jaialdia iragarri du antolakuntzak. Urriaren 22an, ostirala, eta 23an, larunbata, egingo dute.
Goierriko musika jaialdi garrantzitsuenetakoa den hau, nola egingo duten, hurrengo asteetan jakinaraziko du antolakuntzak, COVID-19 testuinguru aldaketa dela eta, egoerari egokitutako baldintzetan egingo baitute. Beraz, adi hurrengo asteetan zabaltzen joango diren informazioari. Sarrerak ere, laster jarriko dituzte salgai.












