Udalak 'TBai' ezartzeko kostuaren %30a bere gain hartuko du
Beasaingo Udalak herriko merkatariei TicketBai sistema ezartzen diruz lagunduko die. %30a bere gain hartuko du. EAJk alde bozkatu zuen eta EH Bildu eta PSE-EE abstenitu egin ziren erabakia bozkatzerakoan.
TicketBai Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundian ezarritako fakturazio sistema berria da. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo da. Sistema berriari esker ogasunak zergadunen jarduera ekonomikoak gehiago kontrolatuko ditu, iruzurrak zailduz. Gainera, fakturek QR kode bat izango dute informazio osagarriarekin.
Ordainagiriak, euskaraz
Udalak fakturak euskaraz egin ahal izateko programa ere erosi du. Udaletik diote euskara sustatzeko eta paisaia linguistikoa euskalduntzeko balioko duela.













