Joxe Arratibelen mundu mitologikora bisita bihar Ataunen
ATAUN // Ataungo IV. Mitoaldiko bigarren jarduera bihar izango da. Ibilaldia antolatu du Jentilbaratza elkarteak, Jon Aizpuruak gidatuta. Joxe Arratibel idazlearen sorlekua eta txikitako unibertsoa ezagutuko dituzte. 09:30ean San Gregorioko plazatik irten, eta bi ordu eta erdiko oinezko buelta egingo dute, Ergoenera. Doan da, baina izena emanda (jentilbaratza.eus).













