Ibai Zarrabeitia eta Irene Iturria garaile Aztirian
XX. Aztiriako mendi lasterketa jokatu da gaur goizean Aztirian. Lehenengo aldiz, Goierri Kopa traileko proba puntuagarria izan da.
Mutilen podiuma. Aztiriako jaien barruan, XX. Aztiriako mendi lasterketa jokatu da gaur goizean. 10:30ean abiatu dira korrikalariak 12 kilometro osatzeko helburuarekin. 220 korrikalarien artean helmugara iristen lehena, gizonezkoetan Igorreko (Bizkaia) Ibai Zarrabeitia izan da eta emakumezkoetan, Bidania-Goiazko (Gipuzkoa), Irene Iturria.
Sailkapena honela geratu da.
Gizonezkoak
1. Ibai Zarrabeitia (Igorre). 1:00:35.
2. Iban San Juan (Zegama). 1:03:39.
3. Iñigo Leiza (Hernani). 1.04:14.
Emakumezkoak
1. Irene Iturria (Bidania-Goiatz). 1:11:39.
2. Adirane Peñagarikano (Urretxu). 1:14:21.
3. Ainara Sanchez (Zalduondo). 1:19:53.













