Aldirietako tren gidariek greba amaitutzat jo dute
GIZARTEA // Renfeko aldirietako makinistek lanuzteak etetea erabaki zuten ostegun iluntzean. Gaurkoa izango zatekeen zortzigarren eta azken greba eguna. Gidariek langile gehiago kontratatzea eskatzen zuten, pandemiaren aitzakian kendutako trenak berreskuratzeko eta zerbitzu hobeagoa eskaintzeko. Renfek eskakizunak aintzat hartu ditu. Halaber, aldirietako trenek gaurtik aurrera neguko ordutegia berreskuratu dute. Goizean goiz maiztasuna handiagoa izango da eta arratsaldean txikiagoa.













