Galdutako gauzen kutxa jarri dute udaletxean
ORMAIZTEGI // Udalak galdutako objektuen kutxa jarri du udaletxean, herritarrek kalean aurkitzen dituzten galdutako gauzak jaso eta dagokionari itzultzeko bidea errazteko. Objekturen bat galdu duten herritarrek udaletxera jo dezakete. Arduradunari objektua deskribatu eta berak jakinaraziko du aurkitu duten edo ez.












