CAFek Palestinaren okupazian duen rola aztertuko dute
POLITIKA // Sahar Francis giza eskubideen aldeko ekintzaileak hitzaldia eskainiko du asteartean, udaletxean, 18:30etik aurrera. Jerusalemngo tranbia izango du ardatz: Israelek Palestinako lurretan eraikitako koloniak batuko ditu tranbiak; CAF ari da moduluak eraikitzen. Proiektuak aurrera darrai Nazio Batuen Erakundeak legez kanpokoa dela ebatzi arren.













