Kale marrazkilarien topaketa egingo dute etzi Ataunen
Euskal Herri guztiko 25 bat kale marrazkilari Ataunen elkartuko dira, larunbatean. Koaderno-marrazkilarien aldian behingo topaketa egingo dute, Ataunen bizi den Sergio de la Fuente marrazkilari eta partaidearen bidez.
Kaleko marrazkilariak dira Ataunen ariko direnak. Koadernoetan marrazten dituzte kaleko paisaiak. Larunbatean, 10:00ak aldera hasi, eta egun osoan ibiliko dira. Bertako tabernetan bazkalduko dute. San Martin auzoa aukeratu dute aurten: Auzoeta-eskola aldetik Zubikoeta inguruko zubi aldera arte banatuko dira.
Hiru hilabetero elkartzen dira
Kale marrazkilarien taldea Euskal Herri mailan daukate osatuta. Hiru-bat hilabetean behin elkartzen dira, han edo hemen: azkena Armentian (Araba), Oñatin… De la Fuenteren bitartez, Ataunera etorriko dira etzi.













