Iztuetak produktu berriak aurkeztuko eta eskainiko ditu
EKONOMIA // Iztueta esneki konpainiak produktu berriak merkaturatuko ditu bihar. Beasaingo geltoki pareko makinaren aurrean aurkeztuko dituzte, 12:00etan. Iker Markinez sukaldaria izango dute Iztuetako arduradunek bidelagun. Produktuak dastatzeko aukera eta zuzeneko musika ere izango da. Produktua eskuratzeko makina ere berrituko dute.













