Zapi Janzteko bertso bazkaria bihar da, lau bertsolarirekin
ZALDIBIA // Udazkeneko IV. Zapi Janztea bertso saioa egingo dute bihar, Zaldibian. Zapiak Bat elkarteak antolatuta, gauetik bazkaritara aldatu dute otordua, eta Zubiburu elkartean da bazkaria, 14:00etan. Ondoren, Andoni Egaña (iazko zapiduna), Maialen Akizu, Nerea Ibartzabal eta Jon Maia ariko dira bertsotan. Bazkari-txartelak agortuta daude. Entzuleek gustukoena bozkatuko dute, eta buruko zapia jantziko diote hari.












