Zegamako Bele Gazten, Ping pong eta futbolin txapelketak
ZEGAMA// Zegamako Bele Gazte gaztelekuak abendura arteko ekintzen programazioa egin eta zabaldu du. Ping pong eta futbolin txapelketak antolatu ditu asteburu honetarako. Ostiralean eta larunbatean jarduera horietan lehiatzeko aukera izango dute Zegamako gazteek. Hurrengo larunbatean, berriz, azaroaren 6an, saskibaloi txapelketa izango dute, eta azaroaren 19an eta 20an txokolate beroa eta gailetak egingo dituzte. Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara dago zabalik gaztelekua, eta larunbatetan 16:30etik 20:30era.












