Hilerrira doako autobusa izango da astelehenean
Santu guztien eguna dela eta, Beasaingo Udalak eta Gurutze Gorriak autobusa antolatu dute
Hilerrira joan-etorrian ibiliko den doako autobusa antolatu du Beasaingo Udalak Gurutze Gorriaren laguntzarekin, Santu Guztien egunean. 10:00etan hasiko dira. Barrendain plazako geltokitik puntuan irtengo dira; itzulerakoak eta erdietan aterako dira hilerritik. Azken autobusa 14:30ean irtengo da. Luzatu egin ahalko da, eskariaren arabera.













