Festa gosea asetzeko modukoa
Ostiral arratsaldean, suziariaren jaurtiketarekin hasi zituzten Legorretako gazte festak. Egitarau oparoa antolatu du Legorretako Gazte Asanbladak, bi urte festarik gabe egon gero, jai hauen 22. ekitaldirako; musika kontzertuak, mus txapelketa, hitzaldiak, bazkari herrikoia… Eta jendeak erantzun du, gogoa gehiago izan da.













