Paperezko oparien tailerra antolatu du Hitzaro elkarteak
ORDIZIA // Gabonetako paperezko oparien tailerra antolatu du Hitzaro Euskara Elkarteak. Azaroaren 17an, 19an, 24an, 26an eta abenduaren 10ean, 15ean eta 17an egingo dituzte saioak. Tailerrean parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako eta informazio gehiagorako bidali WhatsApp mezua 609 818 017 telefono zenbakira, edo hitzaro@gmail.com epostara. Prezioa, 15 euro.













