Eguraldi txarrerako, aterpeak jarriko dituzte Zaldibian
ZALDIBIA // Udazken-neguan eguraldi txarra egiten duenerako lokalak jarri ditu Zaldibiako Udalak herritarrentzat, arratsaldeetarako. 6 urte arteko umeek Kimueneko jolas gela erabili ahalko dute, egunero. 6 eta 7 urtekoak, Karreaneko beheko gelan egon ahalko dira, arduradunekin joanda. Resti frontoiko argiak piztuta egongo dira, bestetik, 16:00etatik 20:00etara.













