2022ko egutegiko argazkiak aukeratu eta saritu dituzte
OLABERRIA // Azaroaren 1ean banatu zituzten Olaberrian herriko argazki lehiaketako sariak. Bi mailatan bereizi dute lehiaketa. Helduetan, irabazlea Koro Olaizola izan da, bigarrena Josune Eskisabel eta hirugarrena Armando Aizkorbe. Gazteetan, lehen saria Telmo Sesek jaso du, bigarrena Maialen Agirrek eta hirugarrena Eneko Agirrek. Sei argazki sarituez gain, beste zazpi aukeratu ditu epaimahaiak. Olaberriko 2022ko egutegia ilustratuko dute, eta etxeetara abenduan banatuko du udalak.













