Egoitzetako langileek 254. greba eguna egingo dute, bihar
GOIERRI // Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako langileek greba deitu dute biharko. ELA sindikatuak salatu du «aldundiak ez duela nahi oraindik ere zahar etxeen gatazka sindikatuekin bideratu». Gauzak horrela, grebara joko dute. Goierrin mobilizaziorik egingo ez badute ere, Donostian bai, eta dei egiten diete langileei eta herritarrei Donostiako Gipuzkoa plazan, 11:00etan izango den bilkurara.













