Irizar e-mobilityren 33 autobus elektriko Bulgariara
ORMAIZTEGI // Irizar e-mobilityk Bulgarian duen posizioa sendotuko du. Stara Zagora hirirako 33 autobus elektriko egingo ditu, Irizar ie bus modelokoak. Hiriko udal operadorearen flotan txertatuko dituzte eta diseinu berritzailea izango dute, operadoreak irizar ie tram-en zenbait ezaugarri estetiko gehitzea erabaki baitu.












