Lazkaon bihar da A-25en inguruko lehen ekitaldia
LAZKAO // Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira, Lazkaon ekitaldiak antolatu dituzte udalak eta Talde Feministak. Biek biharko antzezlan bat iragarri dute. Erresistentzia arazo fisikoa da antzerkiak estereotipoen inguruan hausnarketa eginarazten du. Areria aretoan, bihar 19:00etan da ikuskizuna. Sarrera doan da.













