Argazki rallyko sariak larunbatean banatuko dituzte
ATAUN // Ataungo 17. Argazki Rallyaren sari emate ekitaldia eta lanen proiekzioa larunbat eguerdian izango da, Herri Antzokian, 12:00etan. Urriaren 3an gauzatu zen rallya, eta orduan Ataunen barrena ibili ziren argazkilari zaletuak, jarritako gaien argazkiak egiten. Bi sari nagusi eta herrikoen arteko beste bi emango dituzte etzi.













