Xendapelak martxak emandakoarekin «pozik» antolakuntza
LEGORRETA // Xendapedalak BTT bizikleta martxaren bigarren edizioa egin zuten larunbatean, Legorretan. Eguraldia, hotz izan bazen ere, gehiago izan zen BTT gosea. 250 inguru partaide izan zituen martxak. Antolakuntzako kideek egin duten balorazioa, «oso positiboa» izan da. Batetik, «partaideen aldetik esker ona besterik ez dugulako jaso; ibilbideagatik, boluntarioen lanagatik, paisaiagatik, hamaiketakoagatik eta giro onagatik». Bestetik, «boluntarioei eskerrak, haien lanik gabe horrelako zerbait antolatzea ezizenezkoa izango litzatekeelako».













