XIX. mendeko elegante jantziz, 8. urtez
Zumalakarregi Museoak XIX. mendeko elegante jantzien paseoa ospatu zuen larunbatean. Zortzigarren edizioa izan da aurtengoa. Photocall-ean argazkiak atera eta ur sulfurosozko bainuetxea zegoen tokira joan dira parte hartzaileak XIX. mendeko bainuetxeko bezero burgesen moduan, Jundajo txarangaren laguntzarekin. Arratsaldean, panpinen eta osagarrien familia tailerra egin zen museoan.












