1936ko gerrari buruz ebazpena landuko du Olaberriko Udalak
OLABERRIA // Oroimen historikoaren eremuan Olaberrian egiten ari diren lanaren barruan, beste pauso bat emango dute bihar. Olargi taldeak mozio bat aurkeztu dio udalbatzari, 1936ko gerra eta ondorengo frankismo urteetan Olaberrian gertatutakoa argitzea eskatzen duena. Udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du ebazpena lantzeko, bihar, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian.













