'Peito'-ren kaleko erakusketa astebete atzeratu dute
LAZKAO // Pedro Castelo Peito artista lazkaotarraren Paralelo konbergenteak erakusketa abenduaren 6tik aurrera egongo da jarrita. Karteletan printzipioz herenegun hasiko zela iragarri bazen ere, astebete atzeratu dute. Lazkaoko kalean, hainbat tokitan jarriko ditu Peitok artelanak eta sorkuntzak, eta mugituz joango da, datorren astelehenetik ostiralera bitartean.













