Herri egutegiko hautatuen zerrenda
2022ko herri egutegia osatzeko argazkiak bidaltzeko deia egin zuen Ormaiztegiko Udalak urrian. 16 herritarrek hartu dute parte deialdian, eta 59 argazki aurkeztu dituzte guztira. Parte hartzaileen artean saski bat zozkatu dute eta Nerea Magallanesi egokitu zaio. Egutegian agertuko diren argazkiak ere aukeratu dituzte. Angel Elorzaren, Agustin Gilalberten, Eneko Maizen, Gorka Arratibelen, Veronica Mateosen, Nerea Magallanesen, Pili Aranaren, Jose Antonio Gorostidiren eta Heliodoro Etxeberriaren argazkiak dira aukeratutakoak. Irudian, martxokoa, Gorka Arratibelek aurkeztua.












