Goierriko bertsolarien saioa ostiralean Idiazabalen

Amaia Iturriotz, Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia, Maddi Aiestaran, Iban Urdangarin eta Oihana Iguaran ariko dira kantuan.

Idiazabalgo bertso taldeak Eguberrien buelta honetan antolatzen duen Goierriko bertsolarien saioa ostiralean, hilaren 10an, izango da. Gurasoen elkartean da, 19:00etan hasita.

Sei bertsolari ariko dira kantuan: Amaia Iturriotz urretxuarra, Aitor Sarriegi beasaindarra, Iker Zubeldia Txapi zegamarra, Maddi Aiestaran beasaindarra, Iban Urdangarin ataundarra eta Oihana Iguaran, Idiazabalen bizi den amasarra.

Udalaren eta Ampo kooperatibaren laguntza jaso du bertso taldeak jaialdiak antolatzeko.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa