Lide Lopez txapeldunorde Master Cup-en
ZALDIBIA // Lide Lopez Murua pilotari zaldibiarrak ezin izan du Emakume Master Cup-eko Hastapen mailako finala irabazi. Eider Zubizarreta zarauztarrak 18 eta 4 irabazi zion larunbatean Abadiñoko Matiena auzoan jokatutako finala. Adin eta indar aldea aurkako izan zituen Lopezek; 13 urte dauzka, 16 aurkariak. Ataungo elkartearekin jokatuta txapelketa borobila osatu du. Zaldibiako lagun ugari joan zitzaizkion finalean animatzera.













