Amalurrekoak Artikutzara joango dira igandeko biran
LAZKAO // Artikutzako basoetan egingo dute igandeko mendi buelta Amalur elkartekoek. Eskaseko goardaetxean abiatuko dira oinez, Artikutzara jaisteko. Hango etxeak, eliza eta urtegia zen parajea ikusita, Erroiarriko ur-jauziaren ondotik itzuliko dira Eskasera (11,5 km, 3,5 ordu, 350 metroko desnibela). Izena biharko eman behar da.













