Goierriko Artisten XX. Topaketako erakusketa Igartzan
GOIERRI // Larunbatean, 18:00etan, zabalduko dute Igartzako jauregiko erakusketa gelan Goierriko Artisten XX. Topaketaren erakusketa. Diziplina anitzeko hainbat artista biltzen dira topaketa horretan, eta lan bilduma ederra erakutsi ohi dute urtero Eguberri jaien buelta honetan. Astelehenetik ostiralera (18:00-20:00) eta asteburuetan (12:00-14:00 eta 18:00-20:00) bisitatu daiteke.













