Ipuin, bertso eta marrazki sariketako sari banaketa, etzi
SEGURA // Segurako Elorri eta Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri elkarteak antolatutako XVIII. ipuin, bertso eta marrazki lehiaketako sari banaketa izango da larunbatean, 12:00etan, Botikaxahar kulturgunean. Segurako, Zeraingo eta Mutiloako haur eta gaztetxoez gain, Iparra-Hegoa aste kulturalean partaide izandako ikastetxeetako eta Bertso Eskoletako ikasleek izan dute aukera parte hartzeko.













