Haurren heziketako balioez tailerra dute bihar Zaldibian
ZALDIBIA // Zaldibiako haurren eta gazteen heziketarako tresna berriak lantzeko eta kolektiboki garatzeko tailerra antolatu du udal Berdintasun Sailak. Bihar, 17:30etik 19:00etara, Emagin taldeak gidatuko du, udaletxean. Haurren eta gazteen heziketan diharduten partaide guztiak ikuspegi feministan formatzeko helburua du, eta haien inguruko guraso, senitarteko, hezitzaile eta beste eragile guztientzat da.













