Sorkuntza lehiaketan izena emateko azken eguna, hilaren 23a
IDIAZABAL // Udalak azaroan Gabonetako sorkuntza lanen II. lehiaketak jarri zituen martxan. Abenduaren 23a izango da lanak aurkeztu eta izena emateko azken eguna. Batetik, postal, eskulan, idazlan eta bideo lehiaketa antolatu du haurrentzat. Liburutegian aurkeztu behar dira lanak, eta bideoa kultura@idiazabal.eus helbidera idatzita edo 696 690 887 zenbakira idatzita. Bestetik, apaindutako balkoien lehiaketa dago abian, adin guztietako herritarrentzat. Izena udaletxean eman behar da, edo 696 690 887 zenbakira idatzita.













