Zine mutua, gaur, Zumalakarregi Museoan
ORMAIZTEGI // Zumalakarregi Museoak zine mutuko La capitana alegria filma emango du gaur, 18:30ean, gizarte etxean. Doan izango da eta aurrez izena eman behar da museora deituta edo idatzita. Pour don Carlos izenburupean estreinatu zen filma 1921ean. Azken karlistaldian girotuta dago eta Oiartzun, Irun eta Hondarribia inguruan filmatuta. Eusko Filmotekako Jon Lopez Barrenak aurkeztuko du.












