Abiatu sistema lortzeko arreta zerbitzua hilabete luzatu du Aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak bidesariak ordaintzeko Abiatu sistema lortzeko aurrez aurreko zerbitzua urtarrilaren amaierara arte luzatuko du. A-636 errepideak gurutzatzen dituen herrietan eskuratu ahalko da.
Zerbitzuak bi hilabete daramatza martxan, eta Aldundiaren esanetan «harrera ona» izan du. 1.500 herritar artatu dituzte. Horietatik 730ek Abiatu gailua hartzeko eskaera egin dute, eta beste 70ek, autoaren matrikula kreditu txartel bati lotzea aukeratu dute.Urtarriletik aurrera A-636 errepidea erabili ahal izateko teleordainketa sistemaren bat izan beharko da, derrigor, bidesaria gelditu gabe kobratuko baitute. Urtarrileko bigarren astean hasiko dira kobratzen. Eguna zehaztu gabe dago oraindik.













