Pello Lizarralderen 'Sargori' aukeratu dute Zaldibian
ZALDIBIA // Zaldibiako Irakurle Taldeak aste honetan jakinarazi du neguko irakurgaia zein izango den. Pello Lizarralde idazle zumarragarraren Sargori ipuin liburua (Pamiela, 1994) irakurriko dute. Hamar ipuinen bilduma da. Liburuari buruzko solasaldia martxoaren 10ean egingo dute, 19:00etan elkartuta eta, ohi bezala, Karmele Etxabek gidatuta.













