Ezohiko bilkurarekin itxiko dute Zaldibian erakunde-urtea, gaur
ZALDIBIA // Urteko azkeneko udalbatzarra gaur egingo du Zaldibiako Udalbatzak. Ezohiko osoko bilkura 18:30ean hasiko da, udaletxean. Hiru gai daude lantzeko: aurreko bilerako akta onestea, 2021eko aurrekontuan kreditu aldaketa bat egitea, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera alkatearen eta zinegotzien dedikazioari eta ordainsariei buruzko akordioa.












