Batukada ikastaroa antolatu du Aske talde feministak Zaldibian
Batukada ikastaroa antolatu Zaldibiako Aske talde feministak. Orain arte, Ataunen ari dira zenbait zaldibiar ikasten, eta gehiagoren interesa ikusita, herrian jarri dute aukera.
Urtarriletik ekainera da ikastaroa, ostegunetan 18:00etatik 20:00etara, antzokian. Batumore elkartekoek erakutsiko dute.
«Entzunarazteko» ekimen gisa aurkeztu du Askek kurtsoa; Zaldibiako zein Goierriko emakumeei egin diete parte hartzeko gonbita, «borroka feminista indartzeko eta sarea josteko».
Hilean bi saio
Saioak urtarrilaren 13an eta 27an, otsailaren 10ean eta 24an, martxoaren 10ean eta 24an, apirilaren 7an, maiatzaren 5ean eta 19an, eta ekainaren 2an eta 16an dira. Denera 120 euroko kostua du, hiruhileko bakoitza 60.
Izena urtarrilaren 10era arte eman liteke, Joxepanen.













