Erosketak herrian egin dituztenen artean bonuak sari
GIZARTEA // Gabonetan erosketak herrian egiteko bultzada emateko helburuarekin jarri zuten martxan Piztu Gabonak Ordizian kanpaina. Horren baitan, erosketa bonuak zozkatu dira eta Ordizian elkarteak sare sozialetan zabaldu du irabazleen zerrenda. Saria jasotzeko epea urtarrilaren 31n amaituko da. Informazio gehiagorako Ordizian elkartearen egoitzan bertan edo deitu 943 88 73 40 telefono zenbakira.













