Bidesariari buruzko informazio saioa, gaur, liburutegian
ORMAIZTEGI // Beasain-Bergara A-636 bidesariari buruzko informazio saioak eskaintzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia azken asteotan. Ormaiztegin abenduaren 21ean izan zen azkeneko saioa, eta gaur beste bat egongo da. Ormaiztegiko Gizarte Etxeko liburutegian izango da, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.












