Zine-klubaren ostiraletako saioak 21:15ean izango dira
URRETXU-ZUMARRAGA // Butak21 zine klubak Petite Maman film frantziarrarekin emango dio hasiera bihar aurtengo zinema denboraldiari. Ostiraletako saioen ordutegiarekin aldaketa dago, aurrerantzean, 22:15ean izan ordez, 21:15ean izango dira saioak. Urtarrilerako beste bi saio iragarri dituzte: hilaren 20an Magaluf Ghost Town filma ostegunekoak 20:30ean, eta hilaren 28an Titane (21:15).













