Bola denboraldia etzi Olaberrian hasiko da, binakako lehiaketarekin
Pandemia aurreko egutegia berreskuratuta hasiko da, igandean Olaberrian, Gipuzkoako bola denboraldia. Bikotekako Txapelketa izango da aurreneko lehiaketa ofiziala. Hiru sailkatze tiraldi ditu: etzi Olaberrian, 23an Urnietan eta 30ean Idiazabalen. Finala Hernanin da, otsailaren 6an.
Bolatean izena emateko ordutegia, finalak ez diren saio guztietarako, goizean 09:00-11:00 eta arratsaldean 16:30-17:30 da.
Urteko beste bolateak
Lehendakari Txapelketa iritsiko da ondoren, otsailaren 13an Gabirian hasita. Lau saio ditu, hirugarrena ere Goierrin: Seguran, martxoaren 6an. Gipuzkoako Kopak segiko du gero. Taldekakoa udazkenean mantendu da.













