
Zeropeko tenperaturek izotz zuriaren irudiz margotu dute Goierri, azkeneko lau egunetan. Urtarrilaren 13ko gauean hasi zen erortzen tenperatura zeropera. Eztandako estazio meteorologikoan (Beasain), hilaren 14an -1,4 gradu neurtu zen gutxienekoa, baina larunbatean (-3,7º) eta igandean (-3,6º) asko jaitsi zen minimoa. Atzo ere -1,2º egin zuen. Hotzaren erakusgarri, Ormaiztegiko iturri izoztuta. Jarioarekin dago iturria, eta tantaka galtzen du ura. Larunbat eta igande goizetan, izotz-burruntzi bihurtuta geratu zen.