Asisko Urmeneta eta Helena Xurio komiki bilduma aurkezten gaur
Asisko Urmenetak eta Helena Xuriok hitzaldi ilustratua egingo dute gaur, Kultur Etxean 19:00etan, Sugarren mende liburua aurkezteko. Komiki bilduma da liburua, eta Zugarramurdin eta inguruko herrietan egindako sorgin ehizaren gaia lantzen du. Xuriok abiatutako ikerketa da argitalpenaren oinarria, eta Urmenetaren ilustrazioen bidez egiten du kontakizuna.
Sarrera librea da, eta Kultur Etxeko areto nagusiaren ateak 18:30ean irekiko dituzte.













