Rokodromoa erabiltzeko kuota bat ordaindu beharko da
IDIAZABAL // Aurrerantzean abonamendua ordaindu beharko da rokodromoa erabiltzeko. Hiru aukera daude: lehenengo seihilekoan 10 euro, bigarrengo seihilekoan beste 10 euro, ala urte osorako 15 euro ordaintzea. Izena emate orria udaletxean edo webgunean erregistratu beharko dute interesa dutenek, otsailaren 15a baino lehen. COVID ziurtagiria udaletxean aurkeztu beharko dute.













