Segurako Haitz Lehor guraso elkarteak kontzentrazioa egin du eskola kirolaren gaineko protokolo berriarekin desadostasuna adierazteko
Urretxu-Zumarraga ikastolan, berriz, kirol jardunaldia egin dute
Segurako Haitz Lehor guraso elkarteak kontzentrazioa egin du gaur eskola kirolaren gaineko protokolo berriarekin desadostasuna adierazteko. Haitz Lehor elkarteko gurasoen iritziz, ez dago eskola kiroleko lehiaketak bertan behera uzteko arrazorik. “Pandemia hasi zenetik eskola kiroleko konpetizioa aurrera eraman denean, aski demostratu da behar ziren neurriak eta protokoloak martxan jarri direla. Gurea horrelako neurria hartzen duen erkidego bakarra da. Aglomerazioak dakartzaten beste jarduera batzuk baimentzen diren bitartean, ohitura osasungarrienetako bat zigortzen dute. Azkenaldian aditu askok adierazi duten moduan, neurri hau ez da inolako ebidentzia zientifikotan oinarritzen, eta ez du inolako onurarik osasun-egoera hobetzeko”.














