1936ko Sasaeta defentsa sistemaz hitzaldia Ataunen
ATAUN // 1936ko altxamendu militarrari eta faxisten aurrerabideari aurka egiteko Candido Saseta Eusko Gudarosteko kapitainak defentsa sistema bat sortu zuen, Gipuzkoa erdialdean. Horri buruzko hitzaldia egingo du Ataunen Karlos Almortza Arrieta historialariak, bihar, 19:00etan, udaletxean. Atauniker kultur elkarteak antolatu du.













