Bulego taldea Legorretan izango da otsailaren 11n
LEGORRETA // Bulego musika taldea, Erdian oraina tour izenburupean bira egiten ari da, eta Legorretan ere egingo dute geldialdia, datorren otsailaren 11n. Bira horren baitan, Goierrin egingo duten kontzertu bakarra da, ondoren, Altsasun, Iruñean, Miarritzen eta Bilbon egingo dituzte kontzertuak. Sarrerak aurrez eros daitezke, Bulego.eus-en eta jubilatuen tabernan.













