Emaneurrek bertso afaria antolatu du otsailaren 11rako
ORDIZIA // Bertso afaria antolatu du Emaneurre taldeak, otsailaren 11rako. Tximista sagardotegian izango da hitzordua, eta Nerea Ibarzabal Bizkaiko txapelduna, Saioa Alkaiza Nafarroako txapelduna eta Iker Zubeldia zegamarra ariko dira bertsotan. Txartelak salgai daude 32 eurotan, Sugaar, Amonane eta Gudine tabernetan.













