Mintzatertulia saioa egingo dute gaur arratsaldean Ordizian
ORDIZIA // Euskararen erabilpena sustatzeko helburuarekin, Mintzatertulia saioa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin. Saio bakoitzean gai desberdin bat proposatzen dute eta oraingo honetan Donejakue bidean zehar gaiaren inguruan aritu dira, Marisa Galdeano San Martin eta Nekane Otaegi Labaka mintzalagunekin. Mintzatertulia saioa, gaur, 18:00etatik aurrera izango da, Barrena jauregian. Bertaratu nahi dutenek, ez dute aldez aurretik izenik eman behar.













