Zaldibiako jubilatuek bihar dute azken bi urteen batzarra
ZALDIBIA // Beti-Gazte jubilatu elkarteak urteko batzar nagusia bihar egingo du, 17:15ean hasita, Zaldibiako udaletxeko beheko lokalean. 2020ko eta 2021eko kontuak aurkeztuko dituzte, iaz ez baitzen batzarrik egiterik izan. 2022ko aurrekontuak eta aurreikusitako jarduerak ere azalduko dituzte, eta bazkideen kuotak da beste puntu bat. Bestetik, zuzendaritza taldearen herena berrituko dute.













